LUDOTEKA ERABILTZEKO ARAUAK


 

Zerbitzuaren funtzionamendu-arauak zerrendatzen ditugu:

 1.Ludoteka zerbitzua hainbat txandatan eta adin-taldetan antolatuko da:

Astelehenetik ostegunera

                Txikiak” taldea: HH4 eta Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko        umeak (2017 eta 2014. urteetan jaioak).

1. txanda: 16:15etik- 17:30era.

2. txanda: 17:45etik 19:00etara.

    “Ertainak” taldea: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak (2013. eta 2012. urteetan jaioak

1. txanda: 16:15etik 17:30era.

2. txanda: 17:45etik 19:00etara.

Ostiralak eta larunbatak

            “Nagusiak” taldea, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak (2011. eta 2010. urteetan jaioak).

    1. txanda:

        Ostiralak: 18:15etik- 19:30era.

        Larunbatak: 17:15etik 18:30era.

     2. txanda:

        Ostiralak: 19:45etik-21:00etara.

        Larunbatak: 18:45etik- 20:00etara.

                    “Ludogazte” DBH 1. eta 2. mailako ikasleak (2009. eta 2008. urteetan jaioak) 

    1. txanda:

        Ostiralak: 18:15etik- 19:30era.

        Larunbatak: 17:15etik 18:30era.

     2. txanda:

        Ostiralak: 19:45etik-21:00etara.

        Larunbatak: 18:45etik- 20:00etara.


2.Txanda horiek aldatu ahal izango dira eskaerara egokitzeko.

3.Edukiera mugatua izango du (begiraleak barne).

4. Jende-pilaketak saihesteko, zerbitzuan sartzeko ordua baino lehen ez joatea.

5. Nahitaezkoa da dagokion inskripzio-fitxa betetzea jardueraren batean parte hartu edo zerbitzura sartu aurretik.

6. Parte-hartzaile guztiek, eta, hala badagokio, legezko tutoreek, osasun-eta lege-arloko funtsezko baldintza batzuk betetzeko konpromisoa hartu behar dute, jarduerak segurtasunez egin ahal izateko, parte hartzeko baldintzak, informatzeko betebeharra eta baimen informatua onartzen dituen dokumentu baten bidez.

7.Ahal den neurrian, inskripzioa telematikoki egingo da.

8. Erabiltzaile bakoitzak sarrera-txanda bat aukeratu beharko du, eta txanda horretan bakarrik parte hartuko du. Ezin izango da   txanda errepikatu.

9. Plazak beteko dira iristeko hurrenkeraren arabera, edukiera    bete arte.

10. Parte hartzaileak bakarrik sartu ahal izango dira zerbitzuetara. Familiak ludotekatik hurbil egon beharko dira eta sakelako   telefonoaren bidez aurkitu ahal izango dira.

11. Jende-pilaketa saihesteko eta segurtasun tartea mantentzeko sarrerako bi ate ezberdinen bidez nabarmenduko da sarrera:

                     Txikiak eta Nagusiak: taldeak gelaren eskumako     atetik, beiratetik.

                     Ertainak eta Ludogazte taldeak Larrabarri baserriko ate nagusitik.

12.Lurrean itxarote lerroak markatuko dira, ibilbide gisa hartu eta entregatzeko, segurtasun tartea mantentzeko helburuarekin.

13.Gela barruan espazioak birbanatuko dira, altzari finkoak antolatuz eta egokituz, segurtasun distantziaren mantentzea ziurtatzeko.

14.Ahal den neurrian, objektuen erabilera partekatzea mugatuko da, eta material komunak desinfektatzeko prozedurak  areagotuko dira. Ezin da kanpoko jostailurik sartu parte hartzaileekin partekatzeko.

15.Nahitaez maskara erabili behar da une oro eta erabiltzailearen adina edozein dela ere.

16.Zerbitzura sartzerakoan, zerbitzuaren arduradunak gel hidroalkoholikoa  emango du eskuak desinfektatzeko.

17.Parte hartzaile bakoitzak motxila batekin sartu beharko da zerbitzura, bere objektu pertsonalak gordetzeko, hala nola, jaka, jertsea, ur botila bat eta/edo ordezko maskara bat.

18.Gela barruan ezin izango da jan. Salbuespen bat egingo da ura edateko, horretarako maskara momentu labur batean kendu eta gainerako jardueratik aparte dagoen leku batean.

19.Egunero asistentziaren kontrol zehatza egingo da.

20.Parte-hartzaileek eta horien legezko tutoreek COVD-19aren aurrean duten egoera partikularraren ardura hartu beharko dute, horrela, baten batek COVID-19arekin lotutako sintomatologia badu, ez da joango eta zerbitzuaren arduradunei informazioa emateko konpromisoa hartzen du. COVID-19arekin bateragarria den sintomatologian sartzen dira: sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa eta ezohiko sintomak hala nola, eztarriko mina, usaimena edo dastamena galtzea, giharretako mina, beherakoa, toraxeko mina edo zefaleak.

 21.Batek zerbitzuan baja eman nahi badu, Ludoteka zerbitzuko arduradunei jakinarazi beharko die, eskariaren kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko.

 

LOR DEZAGUN GUZTION ARTEAN ITZULERA SEGURU BAT!!

 

 

LUDOTEKA ERABILTZEKO ARAUAK
 DESKARGATU