INAUTERIAK
2020
Ludotekako inauteriak Otsailak 24 eta 25 izango dira, goizeko ordutegian,10:00etatik 13:00etara. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskuragarri egongo da 8:30etik 10:00etara eta 13:00etatik 14:30era.
Gogora ezazu inauterietara etortzeko DERRIGORREZKOA dela IZENA EMATEA.
Izena emateko egunak otsailaren 5 eta 6an izango dira Ludotekako bulegoan goizeko 9:30etik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Interneten bidez egiteko sakatu hurrengo esteka: https://forms.gle/T2AfSWtmxmp6ysaQ6
PREZIOA:
- Egun bakoitzeko ekintza 2€
- Haurtzaindegi zerbitzu bakoitzeko 2€
Egun bakoitzeko prezioak;
- 8:30-14:30 …… 6€
- 8:30-13:00 edo 10:00-14:30 ….. 4€
- 10:00-13:00 ….. 2€
ORDAINKETA:
Ludotekan egiteko aukera kreditu txartelaren bidez izena emateko egunetan.
Interneten bidez egiteko aukera kontzeptuan UMEAREN IZEN ABIZENAK AIPATU hurrengo zenbaki kontu korrentean;
CAJA RURAL DE NAVARRA: ES48 3008 0265 05 2231392321
Ordaintzeko azken eguna Otsailaren 6an.
TXIKIEN TALDEA (2015 eta 2013 bitartean jaiotakoak)
Otsailak 24, astelehena; Kalejira eta txokolate jana.
DERRIGORREZKOA DA MOZORRATUTA ETORTZEA!!!!
Otsailak 25, asteartea; Aurpegi margoketa eta jolas librea.
ERTAINEN TALDEA (2012 eta 2010 bitartean jaiotakoak)
Otsailak 24, astelehena; Kalejira eta txokolate jana.
DERRIGORREZKOA DA MOZORRATUTA ETORTZEA!!!!
Otsailak 25, asteartea; Tailerra eta jolas librea.
LUDOTXIKI (4 urtetik beherako umeentzat)
Ludotxikiko gela egun horietan zabalik egongo da goizeko 10:00etatik-13:00etara.