Ludoteka, Larrabarri baserrian aurkitzen den udal zerbitzua da. Bere helburu nagusia aisialdian hezitzea eta partehartzaileen sozializazio zein garapen integrala erraztea da. 4-14 urte bitarteko Derioko umeei zuzendurik dago.

Ludotekak, elkarketa espazio bat eskuragarri jartzen du, non aisialdi denborarako eta batez ere jokoaren bitarteko hezkuntza bat bultzatzen den, umeen garatze integrala bilatzen duelarik.

Udalerriko 4 eta 13 urte bitarteko umeei (2010-2019 bitartean jaioak) zuzenduta dago.

Ludoteka, 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako gela,  8 eta 13 urte bitarteko umeentzako gelak,  eta izen emateetarako zein informazioa eskuratzeko bulegoak osatzen dute. Guzti hau Larrabarri baserrian dago.

Udalerriko ume guztiei zerbitzu on bat eskaintzeko asmoz eta prebentzio neurri orokorrak kontutan hartuz, aurten Ludotekako zerbitzua hainbat adin-taldetan   antolatuko da:

     Astelehenetik ostegunera

         “TXIKIEN TALDEA": HH4 eta Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko umeak (2019. eta 2017. urteetan jaioak).

           “ERTAINEN TALDEA": Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak (2016. eta 2014. urteetan jaioak)

     Ostiralak eta larunbatak 

           “NAGUSIEN TALDEA” taldea, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak (2013. eta 2012. urteetan jaioak)

                 “LUDOGAZTE” DBH 1. eta 2. mailako ikasleak (2011. eta 2010. urteetan jaioak)