LAGUN DEZAGUN LUDOTEKAREN FUNTZIONAMENDU ONEAN!!!!

1.Izen ematea.

Funtzionamendu eta antolakuntza hoberako eta pilaketak saihesteko, jardueretan parte hartu zein informazioa jaso nahi duten pertsonen datuak hartuko dira.
Izen emate modu ezberdinak daude: urteko izen ematea, kanpainia berezietarako izen emateak eta noizbehinkako izen emateak, hauetako bakoitzerako izena emateko denbora tarte bat dagoelarik. Interneten bidez edo zerbitzuaren bulegoan egin ahal izango dira, beti ere ordutegia eta datak errespetatuz

2. Zerrendak.
Taldeak irekiak izango dira, gela bakoitzeko 50 umeko aforoarekin. Zerrendak ekintza zehatzetan eta kanpaina berezietan izango dira.

3.Umeak behar bereziekin.
Kasu hauetan jarduera-protokoloa hauxe da:
- Izena emateko eskaera-orria eta ordutegia, osasun- eta pedagogia-txostenak erantsita.
- Kasua aztertuko da, eta proiektuan sartzeko aukera badu, zerbitzura moldatze aldia proposatuko da.
- Proiektuan sartzeko kasurako pertsonal berezia behar badu, hori kontratatuko da zehaztutako ordutegian. Kasu bereziak eta zehatzak direnez, umearen familiaren eta esleitutako monitorearen artean elkarlanik handiena eta ordutegiaren malgutasuna aurkituko dira, ahal den neurrian.
- Kasuaren segimendua eta balorapena egingo dira familiaren eta zerbitzuaren arduradunen artean.

4.Gurasoak.
Gurasoak ezin gara jolas espazioan sartu baina beste era askotan parte har dezakegu.
- Ludoteka umeetzako hezkuntza espazio bat da hezitzaileen bidez bideratua. Garrantzitsua da gurasook espazio hau errespetatzea gure seme alabak irteeran edo gurasoen gelan itxaronez
-Espazioa guztientzako egokia izateko asmoarekin orden bat mantenduko dugu, arratsaldearen hasieran gela aurkitzen dugun moduan utziz.
-Ludotekan ematen diren liskarrak bertan dagoen hezitzaile taldeak konponduko ditu, horregatik ez da komenigaria gurasook parte hartzea. Hezitzaileen lana errazteko asmoarekin, liskarren baten berri badugu hauei esango diegu konponbidea bilatzeko erramintak edo bideak sor ditzaten, taldearen klima ona mantentzeko.


5.Baimenak eta datuen erregistroa
· Tutore bakoitza, aita edo ama, gure seme alaben erregistrorako baimenak betetzeko arduradunak izango gara.
· Gure seme alabak ludotekatik beste espazioetarako desplazamendua bakarrik egin beharko balu, baimen bat bete beharko genuke.
· Burutzen ditugun jardueren argazkiak egingo ditugu eta hautatutakoak, informatzeko, apaintzeko zein eskuragarri eduki nahi duzuenontzat publikatuko ditugu. Gure seme alabak hauetan ateratzea nahi ez badugu baimena beteko dugu. Alderantziz izatekotan baimen orria bete beharko dugu baita ere. Umeren bat tratamendu bereziren bat edo minen baterako botika zehatz bat hartu behar badu, hezitzaile taldeak jakin beharko du. Erregistro orrian jarriko dugu merendola edo tailer bat egitean arazorik ez egoteko.
· Ludotekako erregistroan dauden datuak datuen protekzioaren legearen bitartez erregulatuak egongo dira (1995ko lege organikoa)

6. Askariak.
 Ertainen eta Txikien ludotekara sartu baino lehen askalduko dugu.


7. Aldagelak.
Txikien eta ertainen gelan motxilak eta berokiak uzteko leku aproposa izango dugu.


8.Jolas eta jostailuak.
Ludotekan, denboraldiz denboraldi berriztatzen diren jolas eta jostailuak ditugu. · Jostailuak zaintzea esan nahi du: pieza guztiak batzea, behar den bezala erabiltzea eta ordenatzea.
· Jostailuren bat nahita apurtzen badugu, jostailua ordaindu edo birjarri beharko dugu.
· Beste jolas bat hartzeko aurretik erabili duguna batu beharko dugu. Batzutan guztiok erabiltzen ditugun jostailuak daude. Hauek ordua bukatutakoan guztion artean batuko ditugu.
· Erabili ahal ditugun jostailuak berrerabili, birziklatu eta konpontzen ditugu. Zure etxean erabiltzen ez dituzun jolas edo jostailuak badituzu ludotekara ekar ditzazkezu guztiek elkarrekin jolasteko.
· Ludotekara jolas bat ekartzen badugu guztien artean jolasteko da eta honentzako markatu den lekuan batuko dugu.
Jostailuen fitxa txikiak monitoreek izango ditugu beraz guri eskatu eta bueltatu.


9.Taldea (txikiak, ertainak eta ludogazte)
-Guztien artean errespetatuko gara jolasten igarotzen dugun denboraz disfrutatuz.
-Gogoratu aldi berean denak ezberdinak eta berdinak garela eta honek aberazten gaituela. Horregaitik ez dugu inor baztertuko.
-Euskera ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko gara.
-Ludotekatik era lasaian mugituko gara, korrikarik eta saltorik egin gabe
-Norbaitekin arazoren bat izanez gero edo zerbaitek kezkatzen bagaitu, monitorearen laguntza bilatuko dugu eta hitz egingo dugu.
-Ludoteka barruan zerbaitengatik arreta deitzen badigute erreflexionatu egingo dugu eta barkamena eskatuko dugu. Begiraleei kasurik egiten ez badiegu, hauek gure gurasoekin hitz egingo dute eta denen artean gertatu dena eta nola konpondu dezakegun hitz egingo dugu.
- Denek elkarrekin jolastuko dugu eta ezagutzen ez ditugunak gurekin jolastera gonbidatuko ditugu.
-Zertara jolastu nahi dugun aukeratuko dugu eta amaitzen dugunean batzeko konpromezua hartuko dugu
-Ludoteka garbi mantenduko dugu, gauza bakoitzean bere ontzira botaz. Era honetan birziklatzen ikasiko dugu.
-Materiala guztiona dela eta bere balioa daukala gogoratu, horregaitik errespetatu eta era egokian zaindu
-Komunera joan nahi dugunean irtengo garela abisatuko dugu, korrika joan gabe eta beste gelatan sartu eta oihukatu barik.
-Ludotekan egiten diren jardueretan parte hartuko dugu eta gure gustokoak diren ala ez esango dugu.
-Egin nahi dugun gauzetaz informatuko dugu, guztien artean hau egiteko denbora tarte, ordu eta leku bat bilatuz.
-Tonu on batean hitz egingo dugu guztien artean ulertzeko. Oihukatuz ez da hobeto ulertzen
-Gurasoei gure bila orduan etortzeko eskatuko diegu eta hauek etortzen direnerako prest egongo gara
-Teknologi berrien erabilpen arduratsua egingo dugu.
-Jolas txandak errespetatuko ditugu, guztiek jolasteko ahal izateko.
-Besteen gauzak errespetatu ditugu eta bere haien baimenarik gabe ez ditugu hartuko.
-Besteengana era atsegin batean zuzenduko gara.

10.Espazioa
Ludotekako gela ezberdinak hainbat funtziotarako bideratutako txokoz osaturik daude eta euren helburua betetzeko errespetatu beharko ditugu.
Berba egiteko, erlaxatzeko eta irakurketa sustatzeko txokoa (txikiak, ertainak eta ludogazte)
Psikomotrizitate motorea: mugimenduko jolasak, jarduera fisiko eta garapen psikomotorea (ludotxiki, txikiak eta ertainak)
Jolas sinboliko eta gorputz adierazpena (txikiak eta ertainak)
Mahai jolasak eta jolas arautua (txikiak, ertainak eta ludogazte)
Arrastre eta muntai jolasak (ludotxiki)
Etxerako lanak, margolaritza eta tailerrak ludotxiki, txikiak eta ertainak)
Taldekako jolas interaktibo gunea (ertainak eta ludogazte)

11. Kontaktua
Galderetarako, hobekuntza iradokizunetarako edo zure iritzia emateko kontaktatu:·
Ludotekako bulegoan·
688 771 005 telefonoan
ludoteka@deriokoudala.net helbide elektronikoan.
Bulego zerbitzuaren arreta ordutegia;
-Asteazkenetan eta ostegunetan 9:30etatik 13:00etara
-Astelehenetan 16:00etatik 19:00etara
-Edozein egunetan ordua eta eguna adosten.